Kaixo lagunak.

Izen ematearen ondorengo egun hauetan, hainbat lagun zarete zalantza eta kontsultekin idazten ari zaretenak.

Arazoa Rockthesport-ek korrikalariari bidaltzen zion egiaztagiria sortzerakoan zegoen eta hainbat mezu jaso ondoren ikusi genuen jende batek ez zuela email-ik jaso.

Iada zerrendatu ditugu pertsona hauek, eta antolakuntza zuzenean jarriko da harremanetan beraiekin.

Bestalde, askoren galdera, itxaron zerrendan dagoela azaltzen dela eta ez zaiola ordaintzeko emaila iritsi da. Honen erantzuna, jaso zenuten emailean daukazue, zeuek begiratzea bait duzue itxaron zerrendan zaudeten edo ez ikusteko. Honela begiratu dezakezue baita ere:

www.kronoak.com web gunean sartu.

2º Zein lasterketan izena eman duzun aukeratu.

3º Orrialdearen gaikaldean “izen emateak” atalean sartu.

4º Ondoren “parte-hartzaileen zerrenda” atalean sartu.

5º Aurkitzailean zuen izen abizenak jarri eta “izena eman dutenak” edo “zain” ataletan ikusi ea azaltzen zareten.

“Izena eman dutenak” atalean bazaudete, ordainketa egin duzuelako da eta izen emate prozesu guztia ondo joan dela adierazi nahi du.

“Zain” atalean azaltzen bazarete, itxaron zerrendan zaudetela esan nahi du eta bertan azaltzen zaizue zenbatgarren postuan zaudeten.

Ulertuko duzuelakoan, barkatu eragozpenak.

Eskerrik asko.

DOMUSA TEKNIK 40 MLK

ANTOLAKUNTZA