Edukira joan

6. edizioa · 2027/05/08 · Azpeitia

Domusa Teknik40 MLK

Urola bailarako mendirik gogorrenak, egun bakar batean.

Irteerarako

  • ––egun
  • ––ordu
  • ––min
  • ––seg

Aurkezpena

Lasterketa baino gehiago

Lasterkaria gailurrean, ikusle urdinez inguratuta

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren seigarren edizioa ari gara jada antolatzen. Lasterketak 2027ko Maiatzaren 8an izango dira eta aurten ere aurreko edizioan bezala, bigarren distantzia ere izango dugu, 26 kilometrotako luzera duen Domusa Teknik 15 MLK deiturikoa hain zuzen ere.

Kirol-probak Azpeitian hasi eta amaituko dira, eta bitartean, eskualde honetako herri eta mendiak igaro beharko dituzte lasterkariek.

Antolatzaileok garbi dugu, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa proiektuaren helburu nagusia ez dela, soilik, mendi-lasterketa. Helburu horrez gain, mendizaletasuna eta herri horietako turismoa eta ekonomia ere bultzatu nahi ditugu, lasterketako partaideei zein publikoari bertako produktu, txoko, paraje natural eta ondare kulturala eta arkitektonikoa ezagutzera emanez.

Azken finean, mendizaletasuna, berdintasuna, kirolean inklusioa eta ingurumenaren babesa dira kirol-proba horren bidez sustatu nahi ditugun balioak.

Mendizaletasuna

Urola bailarako gailurrak eta bide zaharrak ezagutzera ematea.

Berdintasuna

Sari eta baldintza berdinak gizonezko zein emakumezkoentzat.

Inklusioa

Kirola guztiontzat irekia, maila eta jatorri guztietakoentzat.

Ingurumena

Zero plastiko anoa-guneetan eta ibilbidearen errespetu osoa.

Galeria

2026ko edizioa

Galeria osoa ikusi
Lasterkaria Izarraitzeko pistan
Igoera Gazumera lainopean
Publikoa animatzen bidearen ertzean
Lasterkaria Hernioko gailurrean
Anoa gunea Mandubin
Azken metroak Azpeitiko kaleetan
Taldea Murumendiko malkarrean

Mendi lasterketa · Azpeitia

2027/05/08

Urola bailarako mendirik gogorrenak, egun bakar batean.