Edukira joan
Hasiera

EUROPEAN SKYRUNNING CHAMPS 2027

LASTERKETA BAINO GEHIAGO, EUROPAKO AMETS BAT!

Oraindik ezin dugu sinetsi, baina ofiziala da! Gure 6. edizioa ez da edozein edizio izango... EUROPAKO SKYRUNNING TXAPELKETA antolatzeko hautatu gaituzte!🏃💨
Lagun arteko irteera bat bezala hasi zena orain Europako mendi lasterketaren epizentro bihurtuko da.

Hurrengo urtean, Europako atleta onenak gure mendietan ibiliko dira, gure gailurrak zapalduko dituzte eta Europako txapelaren borrokan jardungo dira Azpeitian.

Lorpen hau ez da gurea bakarrik. Boluntario guztiena da, babesleena, korrikalariena, lasterketak zeharkatzen dituen herriena eta gailur guztietan oihu egiten duzuen zaleena. GUZTIONA DA!

Presta zaitezte gure historiako edizio bereziena eta lehiakorrena bizitzeko. Langa inoiz baino altuagoa da... beraz, prest zaudete erronkarako?

OHARRA: Orain arteko lasterketa irekiak bere hortan jarraiuko dute, ez da aldaketarik izango. Beraz, orain arte bezala, denok izango duzue bertan parte hartzeko aukera!