40 MLK
65 km · 4.000 m+
Bederatzi gailur, 65 kilometro eta 4.000 metro positibo Urola bailaran.
- Irteera
- 08:00
- Gehienezko denbora
- 12 ordu
- Anoa-guneak
- 9
- Gehienezko parte-hartzaileak
- 550

6. edizioa · 2027/05/08 · Azpeitia
Urola bailarako mendirik gogorrenak, egun bakar batean.
Irteerarako
Bi distantzia
40 MLK
Bederatzi gailur, 65 kilometro eta 4.000 metro positibo Urola bailaran.
15 MLK
26 kilometro eta 1.400 metro positibo: Izarraitz eta Xoxote, distantzia laburrean.
Aurkezpena

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren seigarren edizioa ari gara jada antolatzen. Lasterketak 2027ko Maiatzaren 8an izango dira eta aurten ere aurreko edizioan bezala, bigarren distantzia ere izango dugu, 26 kilometrotako luzera duen Domusa Teknik 15 MLK deiturikoa hain zuzen ere.
Kirol-probak Azpeitian hasi eta amaituko dira, eta bitartean, eskualde honetako herri eta mendiak igaro beharko dituzte lasterkariek.
Antolatzaileok garbi dugu, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa proiektuaren helburu nagusia ez dela, soilik, mendi-lasterketa. Helburu horrez gain, mendizaletasuna eta herri horietako turismoa eta ekonomia ere bultzatu nahi ditugu, lasterketako partaideei zein publikoari bertako produktu, txoko, paraje natural eta ondare kulturala eta arkitektonikoa ezagutzera emanez.
Azken finean, mendizaletasuna, berdintasuna, kirolean inklusioa eta ingurumenaren babesa dira kirol-proba horren bidez sustatu nahi ditugun balioak.
Urola bailarako gailurrak eta bide zaharrak ezagutzera ematea.
Sari eta baldintza berdinak gizonezko zein emakumezkoentzat.
Kirola guztiontzat irekia, maila eta jatorri guztietakoentzat.
Zero plastiko anoa-guneetan eta ibilbidearen errespetu osoa.
Galeria
Babesleak
Mendi lasterketa · Azpeitia
Urola bailarako mendirik gogorrenak, egun bakar batean.