Giro bikainean eta denok batera erritmoa errespetatuz eman genion hasiera aurtengo emakumeei zuzenduriko irteerei @azkorbetxiki -ren gidaritzapean. 70 lagun baino gehiago bildu ginen eta ibilbide eder bat osatuz gozatu ederra hartu genuen beste behin.

Amaitutakoan, hurbildu zirenen artean, hamaiketakoaz gain, hiru zozketa egin genituen (Joma etxeko bi haizetarako eta Hotel Larrañagan otordu bat) eta nahi izan zuenak Garagardo Azokan bazkaltzeko aukera ere izan zuen.

Hona hemen larunbateko argazki sorta bat.  ARGAZKIAK

Argazkilaria: @albertobeloki