💥GATIBUren kontzertua izango da lasterketa egunean!💥

Maiatzaren 6an ez da Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa bakarrik izango, festa handi bat izatea nahi dugu, eta herritar zein kanpotik datozen guztiak gustura sentiaraztea da gure nahia.

Horregatik, lasterketa amaitutakoan festan jarraitzeko aukera paregabea izango duzue GATIBU Taldearen eskutik 🥳. Sanagustin Kulturgunean izango da kontzertua, eta sarrerak www.kulturaz.eus webgunean dituzue salgai.

Jarrai dezala festak!! 🥳