Aupa lagunak‼️

Aurtengo emakumeen azken irteera honek ere arrakasta handia izan du, 41 emakume eta 17 gizonezko hurbildu dira 🤩! Lasterketaren azken 11km egin ondoren ⛰️🏃🏻‍♀️, hamaiketako ederrarekin amaitu dugu  Sanagustin Kulturgunean 🥖🍳 eta protagonistei gure eskerra adierazteko hainbat zozketa egin ditugu 🎁, dortsalak, korrikako materiala, otorduak, ardo botila…

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen hauek antolatzen lagundu diguten guztiei eta nola ez, bost irteera hauetara bertaratu zareten denoi, ikaragarriak zarete!🙌🏻

📸 @Alberto Beloki