Aupa lagunak‼️
Galdezka hasita zaudete ea hurrengo emakumeen irteera noiz izango den eta nor etorriko ote den. Oraingoan, lasterkari bat baino gehiago izango dira, eta oso ospetsuak gainera…🥁🥁🥁ZEUEK!!🙌🏻
Guretzat oso garrantzitsua izan da ekimen honetan izan den parte hartzea, beraz, hurrengo irteera, azkenengoa izanik, zuei eskeintzea pentsatu dugu.
Ibilbide laburra eta polita izango da. Eta festa giroan amaitzeko hamaiketakoa eginez, hainbat zozketa egingo ditugu, Domusa Teknik 40 MLK lasterketako dortsalak, korrikako materiala, esfortzu proba eta hainbat bazkari/afari.
📣 Gogoratu 📣:

📆 Martxoak 4, larunbata.
🕗 8:15etan Azpeitiko igerilekuan.
📝 Izen ematea: www.lagunonakmb.org
🛅 Konsigna zerbitzua eta dutxak.
🍵🥓 Hamaiketakoa.
🏃🏻‍♂️➕🏃🏻‍♀️ Gizonezkoek emakume batekin parte hartu ahalko dute.
🗺️ Ibilbidea: 11km
🎁 Zozketak

📸 @albertobeloki