Kaixo lagunak.

Hauxe da DOMUSA TEKNIK 15 MLK (26km) lasterketan larunbatean eraman beharko duzuen derrigorrezko materiala:

• ZIRA IRAGAZGAITZA TXAPELAREKIN
• EDALONTZIA EDO EDUKIONTZIA (SOFT FLASK ONARTUA)
• TAPAKI TERMIKOA (1,20×2,10 GUTXIENEZ)
• OINETAKO EGOKIAK

Aldaketaren bat egongo balitz, ostiralean dortsalak jasotzerakoan esango zaizue eta gure sare sozialetan ere zabalduko dugu.

Hala ere, ARAUDIA irakur dezazuen gomendatzen dizuegu ustegabekorik egon ez dadin.

Eskerrik asko.