Gure lasterketaren parte izan nahi duzu? Horretarako aukera duzu oraindik bolondres bezala.
Urtero bezala boluntario guztiok lasterketako kamixeta bat jasoko duzue opari bezala, eta horrez gain aurten zozketa bikainak ere izango dira zuen lana eta dedikazioa eskertzeko. Besteak beste…
-Tenerifera bidaia
-Autokarabanan aste bukaera
Izena emateko azken eguna apirilak 10 izango da. Gure biografian duzue izen ematearen esteka.
Adi! Lehendik izena emanda daudenek, ez dute berriro izena eman beharrik.
Besterik gabe, mila mila esker orain arte boluntario lanetan ibili zaretenoi eta etorriko zareten berriei! Hau dena zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen!
