2025eko maiatzaren 10ean ospatuko diren lasterketen izen-emateak azaroaren 13an eta 14an irekiko dira.
Edizio honetan ere, 2 lasterketa egongo dira:
- 15MLK (26 km / D+ 1400 m) — 300 partaide
- 40MLK (65 km / D+ 3700 m) — 525 partaide
Izen-emateak ondorengo estekak erabiliz egin ahalko dira:
15MLK:
40MLK:
_________________________
IZEN-EMATE DATAK
Azaroak 13
15MLK:
- Arratsaldeko 18:00etan emakumezkoentzat 150 dortsal jarriko dira eskuragarri, euren partaidetza bultzatzeko.
- Dortsal hauek azaroaren 13ko 18:00etatik azaroaren 14ko 17:00etara egongo dira eskuragarri.
- Lehenago amaituz gero, izen-ematea itxiko da.
Azaroak 14
15MLK:
- Arratsaldeko 18:00etan 150 dortsal orokor jarriko dira eskuragarri guztientzat.
- Aurreko eguneko dortsalak agortzen ez badira, dortsal hauek 150 dortsalei gehituko zaizkie.
- Gehienez 400 izen-emate onartuko dira. Kopuru horretara iristean, izen-ematea itxiko da. Lehen 300 izen-emateek dortsala eskuratzeko aukera izango dute, eta gainerako 100 izen-emateak itxaron zerrendan geratuko dira.
40MLK:
- Arratsaldeko 18:00etan 525 dortsal orokor jarriko dira eskuragarri.
- Gehienez 700 izen-emate onartuko dira. Kopuru horretara iristean, izen-ematea itxiko da. Lehen 525 izen-emateek dortsala eskuratzeko aukera izango dute, eta gainerako 175 izen-emateak itxaron zerrendan geratuko dira.
Oharra: RFEA-ren Espainiako Ultra Trail Running Txapelketan parte hartu ahal izateko, aurrez klubak korrikalariaren izena eman beharko du RFEA-ren aplikatiboan.
_________________________
IZEN-EMATE PAUSUAK
15MLK eta 40MLK:
- Izen emate guztiak itxaron zerrendan egingo dira
- Izen-ematea burutzean, email bat jasoko da izen-ematearen lehen pausua ondo burutu dela adierazteko.
- Ondoren, azaroaren 14ko 20:00etatik aurrera,15MLK-ko lehen 300 izen-emateek eta 40MLK-ko lehen 525 izen-emateek beste email bat jasoko dute ordainketa egiteko.
- Ordainketa egiteko epea azaroaren 17ko 23:59 artekoa izango da. Epea igarota ordainketa ez bada egin, izen-ematea ezeztatuko da, eta itxaron-zerrendaren hurrenkeran izen-emateak esleituko dira.
* Azaroaren 13an 15MLKn izena eman dutenek ere, azaroaren 14ko 21:00etatik aurrera jasoko dute ordainketa-emaila.
_________________________
ZIURTAGIRI MEDIKOA
- Ziurtagiri medikua 40MLK lasterketarako bakarrik izango da nahitaezkoa.
- Ziurtagiri hau martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da izenemateak@domusateknik40mlk.com helbidera.
- Ezarritako data pasata ziurtagiririk aurkezten ez bada, izen-ematea ezeztatuko da.
_________________________
ITXARON ZERRENDAK
Itxaron zerrendak ikusgai egongo dira web orrian.
Beste urteetan, 40MLK lasterketan itxaron zerrendatik 90 lasterkari inguruk dortsala lortu zuten, eta 15MLK lasterketan, 10 lasterkarik. Hala ere, honek ez du ziurtatzen aurten ere berdin izango denik.
_________________________
KAMISETA ETA FINISHER TXAKETA
Aurten babesle tekniko berria izango dugu, Joma. Beraz, ondo begiratu aukeratzen duzun arroparen neurria. Arropa guztia “unisex” izango da.
_________________________
ARAUDIA
Lasterketetako araudia eguneraturik dago webgunean. ARAUDIA
Garrantzitsua da izen-ematea burutu aurretik araudia ondo irakurtzea, gaizki ulerturik izan ez dadin.