Amaitu dira aurtengo emakumeei zuzenduriko irteerak, eta zer hoberik larunbateko egunez amaitzea baino, Emakumeen Nazioarteko Eguna!
Azken irteera honetan, 40 emakume inguru bildu ziren @azkorbetxiki Oihana Azkorbebeitiaren gidaritzapean. Lasterketa laburreko lehen zatia egin genuen, guztira 20 km inguru osatuz. Ondoren, bazkari eder batekin eman genien amaiera irteera hauei.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen hauetan parte hartzen eta antolatzen lagundu diguten guztiei, batez ere babesle izan den @laboralkutxa -ri. Eta, nola ez, sei irteera hauetara bertaratu zareten guztioi… ikaragarriak zarete!
Argazkilaria: @albertobeloki