Goiz hotzari aurre eginez talde polita bildu ginen larunbatean beste behin aurtengo emakumeei zuzenduriko bostgarren irteera burutzeko. Aurreko edizioko irabazlea @gemmaarenasalcazar izan genuen talde gidari eta giro bikainean burutu genituen 21km-ak.

Gainera @jomasport -en eskutik hurbildu zen neska bakoitzak nikia ta xira eraman zituen etxera opari bezala. Eskerrikasko benetan!

ARGAZKIAK

Argazkia: @albertobeloki