Eguraldia lagun ez izan arren, larunbatean talde polita bildu ginen Azpeititik Errezilerainoko ibilbide zatia egiteko (15,5km). @sandra_sevillano_ zen irteera gidatzeko korrikalari gonbidatua baina azkenean ezin izan zuen etorri. Ia hurrengo batean gurekin izateko moduan den.
Amaitutakoan, eta dutxa bero bat hartu ondoren indarrak ederki berreskuratu genituen @borondegi Jatetxeak prestatutako hamaiketakoan.
Gogoratu hurrengo irteera otsailaren 8an izango dela eta denok gonbidatuta zaudetela.
Eskerrikasko eguraldiari aurre eginez bertaratu zineten guztioi!

ARGAZKIAK

Argazkia: @albertobeloki