Bete beteko eguna izan dugu gaur.
Aurrena emakumeei zuzendutako mendi irteeran 50 lagun inguru bildu gara, 12 kilometroko ibilbide bat eginaz.
Ondoren, beti bezala, hamaiketako goxo batez gozatu ahal izan dugu mendi irteeran xahututako indarrak berreskuratzeko. Eta amaitzeko, bi hitzaldi interesgarri ikusi eta entzun ditugu, ireki berri den @mendietxemuseoa museo ikusgarrian. Aurrena Maite, Gema eta Saioak @ehunmilak_ultratrail lasterketan beraiek izandako esperientzia kontatu digute eta ondoren Itxarok eta Alaitzek @izatenutri kirola eta nutrizioari buruz bere ezagutza partekatu digute.

Eskerrikasko gerturatu zareten denoi horrelako egun eder baten parte izateagatik.

ARGAZKIAK

Argazkilaria: @albertobeloki