@domusateknik40mlk lasterketako antolakuntza taldeak garbi daukagu berdintasunaren alde lanean jarraitzea ezinbestekoa dela. Horren harira eta aurreko urteetako jendearen erantzuna eta arrakasta ikusirik, aurten ere emakumeentzako ekitaldiak antolatzen jarraitu nahi dugu, Lagun Onak MB-rekin batera.

Guztira sei irteera eta hitzaldi bat izango ditugu, aurrena urriak 12 izango delarik eta azkena martxoaren 8an, itxiera bazkari eta guzti. Aurten egutegia aurretik finkatzen saiatu gara, beraz ez daukazue aitzakiarik datak gordetzen ez joateko! (argazkian dituzue data guztiak). Irteera bakoitza gerturatzen doan heinean joango gara bakoitzaren xehetasun gehiago ematen.

Aurten, berritasun bezala babesle bat izango dugu ekitaldi hauek sustatzen laguntzeko. Babesle hori @laboral_kutxa izango ba, beraz, eskerrikasko zuen babesagatik eta honelako ekintzetan sinesteagatik!