Aupa lagunak‼️
📆Gogoratu apirilaren 22an daukagun zita. Lasterketako ibilbidearen bigarren zatia egingo dugu, Mandubiatik Azpeitira (31km/1600+).
🍫🚰 Anoa postu bat egongo da Izarraizko atean 20km (lasterketako 53,8km), baina norberak bere jan edana ekartzea komeni da.
🏥 🚌 Azpeitiko anbulategi aurrean elkartuko gara 7:30ean eta autobusez joango gara Mandubiara.
🍻🚿 Amaitu ondoren, lehenik trago bat hartuko dugu Lagun Onak MB-ren kontura Sanagustin Kulturgunean 😊 eta ondoren udal igerilekuko dutxak erabili ahal izango ditu nahi duenak.
⏱️ Erritmo ezberdinetako taldeak osatuko dira eta mesedez eskatzen dizuegu, zeuen ahalmenetik gorako erritmoan ez joatea denon segurtasunerako, honela multzo ezberdinak errazago kontrolatu daitezke.
💰 Kostua 5€koa izango da eta izena emateko epea apirilak 21 ostirala 12:00tan amaituko da.
📝👩‍💻👨🏻‍💻 Animatu eta eman izena www.lagunonakmb.org orrialdean.