Aupa lagunak‼️
Pasa den astean esan bezala bi irteera antolatuko ditugu ibilbidea bi zatitan ezagutzeko. 📆 Lehena martxoaren 18an izango da eta hurrengoa apirilaren 22an. Azpeitiko plazan elkartuko gara 7:45ean eta 8:00etan ekingo diogu ibilbideari.
🏃🏻🏃🏻‍♀️💨Erritmo ezberdineko taldeak egingo ditugu eta 18-20.km-an anoa postu bat izango duzue. Hala eta guztiz ere, guztiei gomendatzen dizuegu norberaren bere jan-edana eta arropa egokia eramateko 🍫👕.
🚌Mandubian autobusa zain izango dugu Azpeitira bueltatzeko. Nahi duenak Azpeitiko igerilekuko dutxak erabiltzeko aukera izango du 🚿, baina goizean ez da konsigna zerbitzurik egongo.
📝Izen-ematea bihar irekiko dugu www.lagunonakmb.org orrialdean eta bere kostua 5€-koa izango da.
Animatu!!!!💪🏻

📸 @albertobeloki