Atzo gure Instagram kontuan zozketa paregabe bat jarri genuen martxan baina bertan behera utzi behar izan dugu momentuz arazo bat medio. Instagram kontua kopiatu digute eta birus bat zabaltzen dabiltz mezu bidez. Mezu horretan, dortsala tokatu zaizuela esaten dute eta formulario bat betetzeko eta kreditu txartelaren zenbakiak sartzeko. Guk ez dugu inolako mezurik bidali, beraz, gure kontutik mezuren bat iristen bazaizue, konprobatu gure kontua dela, hau da, Domusa Teknik 40 MLK eta ez Domusa Teknik 40 MLK_ (barra baxuaz amaitzen da).

Guzti hau zuzendu bezain laister ekingo diogu berriro zozketari.

Barkatu eragozpenak.