Aupa lagunak‼️

Emakumeak mendi lasterketetara bultzatzeko asmoz aurten antolatuko ditugun ekimenekin jarraituz eta larunbateko irteeraren arrakasta ikusita, beste irteera bat antolatu dugu. Aurkezpenik behar ez duen lasterkari baten gidaritzapean izango da, SARA ALONSO handiaren eskutik. 🏃🏼‍♀️⚡️Ondo dakizuen bezala, 2022ko Golden Trail Series-ean 3.sailkatu zen donostiarra.

Abenduaren 3an izango da irteera. Izen-ematea, Lagun Onak MBren web orritik egin beharko dute interesa dutenek. Irteera guztietan bezala, gizonezkoren bat interesatuta balego, emakume batekin eman behar luke izena.

🗓️Abenduaren 3an, 09:00etan, Azpeitiko igerileku aurrean zure zain egongo gara.

Anima zaitez! 😊

www.lagunonakmb.org