Kaixo lagunak! Lehenik eta behin, URTE BERRI ON GUZTIOI! 🥂 Gabon opor hauen ondoren, indarberrituta eta albiste berriekin gatoz. Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa 2022ko EMF Ultra Txapelketa izango da, aurreneko edizioan lorpen hau lortzea izugarria izan da guretzat. 💪🔥 Garbi dugu hau ezinezkoa izango litzatekeela babesle, korrikalari eta bolondresen babesik gabe, horregatik denei eskerrak eman nahi dizkizuegu eta parte hartzaile guztiei zorterik onena opa dizuegu txapelketa honetan. Maiatzaren 14an ikusiko gara!!👏👏