DOMUSA TEKNIK 40 MLK
2023ko maiatzaren 6an ospatuko den mendi lasterketa bat da, Ultra Trail izenez ere ezagutzen dira lasterketa mota hauek.
Kirol-proba, Azpeitian hasi eta amaituko da, eta, bitartean, eskualdeko honako herri eta mendi eder hauek igaro beharko dituzte lasterkariek:
- Herriak: Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama.
- Mendiak (metroak): Arroita edo Arauntza (612), Sañu (616), Gazume (1002), Hernio (1078), Murumendi (868), Izaspi (973), Hiruarrieta edo Samiño (933) eta Xoxote (912).
Herri eta mendi hauez gain, inguruko leku esanguratsuenak ere, ahal den neurrian, jendeari erakustea izango litzateke gure nahia, hala nola, Azpeitiko tren museoa (1), Zelatungo bordak (2), Gipuzkoaren erdigunea, Beizama (3), Munoaundi, Burdin aroko herria (4), Loiolako basilika eta bere inguruak (5), Izarraizko atea (6), Xoxoteko aterpea (7), Elurtegia (8), Magdalenako ermita (9)…
Antolatzaileok garbi dugu, Domusa Teknik 40 MLK proiektuaren helburu nagusia ez dela, soilik, mendi-lasterketa interesgarri eta garrantzitsua antolatzea. Helburu horrez gain, mendizaletasuna eta herri horietako guztietako turismoa eta ekonomia ere bultzatu nahi ditugu, lasterketako partaideei zein publikoari bertako txokoak, paraje naturalak eta ondare kulturala eta arkitektonikoa ezagutzera emanez. Azken finean, mendizaletasuna, bertako euskalkien aberastasuna eta ingurumenaren babesa dira kirol-proba horren bidez sustatu nahi ditugun balioak, eta, aldi berean, jendeak ideia horiekin identifikatu eta lotzea nahi genuke Domusa Teknik 40 MLK mendi-lasterketa.